Errefuxiatuen kanpaleku sinboliko bat eraikiko dute Durangon

Anboto 2017ko urr. 11a, 18:00

Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) taldeak ekimen berezia egingo du zapatu honetan, urriaren 14an. Errefuxiatuen kanpaleku bat irudikatuko dute Andra Marian, 11:00etatik 14:30era, eta elkarretaratzea ere iragarri dute, 12:00etarako.

Jaiak datozela eta, OEE taldearen ustez ezin da ihesean daudenen egoeraz ahaztu. "Giza eskubideen defentsan jarraitu behar dugu jaietan ere, eta iheslari, errefuxiatu eta migratzaileek jasaten duten egoera salatzen". Herritarrei dei egin diete ekimenean parte hartzera, eta errefuxiatuen aldeko kamiseta, zapia, banderola eta motxila eramatera gonbidatu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!