Taldeka banatuta egin zuten lan zinegotziek. Uribe ibili zen eskoletan, Bartzelonan, ez zen istilurik egon; Ion Andoni del Amo eta Iker Urkizari Vic eta Manresan egotea tokatu zitzaien, eta han ere lasaitaunez bozkatu zuten. Goizean, eskolak zabaldu zituztenean, barruan egon zen Uribe. "Ikaragarria zen zenbat jende zegoen 06:00etatik ilara egiten".
Ilusioa eta emozioa ikusi zituen zinegotzi durangarrak. "Bizitza osoan honi itxaroten egon direla esaten zigun jendeak". Berak inbidia sanoa ere sentitu zuela aitortu du, bozkatzeko gogoa.