'Baimenik ez aske izateko' lemapean kontzentratu dira Durangon

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 28a, 12:19

Kataluniari elkartasuna adierazteko hainbat gaztek elkarretaratzea egin dute, gaur goizean.

Ernai erakundeak deituta baimenik ez aske izateko lelopean elkarretaratzea egin dute gaur goizean Durangon. Erakundeko kideek jakitera eman dutenez, 150 gazte inguruk parte hartu dute elkarretaratzean. 12:30erako Bilboko Ernaik manifestazioa deitu du Bizkaiko hiriburuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!