Mintegik eta Pererak zinegotzi kargua utzi dute

Markel Onaindia 2017ko ira. 27a, 12:37

EH Bildu eta Herriaren Eskubideko zinegotzi banak aulkia utzi dute legealdi erdian.

Ikasturte berriagaz batera, zinegotzi bik kargua uztea erabaki dute. Martitzeneko osoko bilkuran eman zuten erabakiaren berri Rosa Mintegik (EH Bildu) eta Julia Pererak (Herriaren Eskubidea). Alderdikideen eta alkatearen esker ona jaso zuten biek.

Geratzen den legealdi erdian, Marisol Juaristik ordezkatuko du Mintegi, eta Patxi Lopez Lakunzak Perera.

 


Beheko argazkian, Mintegi eta Juaristi batera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!