TAO zerbitzua prozesu parte-hartzaile bidez hobetu dadila gura du Herriaren Eskubideak

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 25a, 13:54

Herriaren Eskubideak jakitera eman duenez biharko bilkuran mozio bat aurkeztuko dute TAO zerbitzua herritarren iritziarekin hobetu dezaten.

Oposizioko taldeak jakitera eman duenez, urriaren 1ean bukatuko da Durangoko Udalak TAO zerbitzuagaz sinatuta duen kontratuta. Hori horrela, herritarrekin batera baldintza-plegu berria egitea eta klausula prestatzea proposatuko dutela jakitera eman dute. "Durangarrek behin eta berriro eskatu dituzte aldaketak egitea, horregaitik uste dugu prozesu parte-hartzailea abian jartzeko momentua dela", adierazi dute Herriaren Eskubideko kideek.

Bestalde, airearen kalitatea aztertzeko eskaria ere egingo dutela biharko osoko bilkuran jakitera eman dute oposizioko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!