Gazteen bide-hezkuntzarako programa berria aurkeztu du Urkulluk Durangon

Markel Onaindia 2017ko ira. 22a, 14:25

Trafiko istripuez eta horien ondorioez hausnartzeko ekitaldia izan da, Durango eta Iurretako ikasleei zuzendutakoa. Don't be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik! da programaren lema, Autorik Gabeko Egunaren harira aurkeztu dutena.

Ekitaldian, istripuen biktima zein sorosle izan diren lagunen testigantzak entzun ahal izan dituzte ikasleek. Adibidez, Durangoko udaltzain batek kontatu du zelako momentu txarra pasatu zuen bikote gazte bat auto istripuan hil eta euren seniden etxera albistea ematera joan behar izan zenean. "Une txarrena ataritik irtetean izan zen, kanpotik amaren zaratak entzuten zirenean". 

Aitziber Irigoras alkatea, udaleko alderdi guztietako kideak, Estefania Beltran de Heredia sailburua eta Stop Accidentes elkarteko ordezkari Rosa Maria Trinidad ere egon dira ekitaldian, Urkullugaz batera. "Helburu zehatza jarri dugu: 2010. urteko heriotza-kopurua % 50era murriztea 2020an", adierazi du lehendakariak. 67 lagun hil ziren auto istripuz 2010ean, eta iaz 46. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!