Kataluniako prozesua

Durangoko gazteek Kataluniako prozesuaren alde egin dute

Anboto 2017ko ira. 22a, 09:45

Durangoko gazteek jakitera eman dutenez, La Caixak Kataniako independentziaren kontra egin du, eta hori horrela, Durangoko sukurtsalean Kataluniako prozesuaren aldeko ekimena egin dute.

"Gazteok, emakume, langile, etorkin eta pentsiodunekin batera Espainiar estatuarekin eta berau gobernatzen duen 78ko erregimenarekin apurtu nahi dugu, estatu propioa nahi eta behar baitugu zapalkuntza oro gainditzeko", adierazi dute Durangoko gazteek. Eta aske izateko inoren baimenik ez dutela behar jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!