Durangoko Udal Euskaltegia, matrikulazio sasoian

Markel Onaindia 2017ko irailaren 18a

Hilaren 22ra arte eman daiteke izena ikasturte honetan euskara ikasteko. 

A1, A2, B1, B2, eta C1 mailak prestatzeko ikastaroak eskaintzen dituzte, era presentzialean eta on-line ere bai. Euskaletgian bertan eman behar da izena, eta proba ere hantxe egingo da. Informazio gehiagorako, goizez 10:00etatik 13:00etara egoten da zabalik, eta astelehenetik eguenera 15:00etatik 18:00etara ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!