Erabiltzailekin batu nahi dute EH Bilduko kideek, "etorkizunean espazio berri honi eta beste batzuei emango zaien erabilera ahalik eta onena izateko" bidean.
Udalak herriko jolasgune bat estaltzeko proiektua onartu zuen, Landako eskolakoa hain zuzen. Baina, ikasturtea hasi da eta oraindik estali barik dago. ANBOTOk jakin ahal izan duenez, obrek aste pare bat gutxienez iraungo dute, eta umeek ezingo dute bertan jolastu, eremua itxita baitago. Gaiagaz lotuta, irailaren 14rako asanblada zabala deitu du EH Bilduk, erabiltzaileen iritzia jakiteko. Landako eskolan bertan izango da, 18:00etan.
Erabiltzailekin batu nahi dute EH Bilduko kideek, "etorkizunean espazio berri honi eta beste batzuei emango zaien erabilera ahalik eta onena izateko" bidean.