Domekako erasoa gaitzetsi dute Plataforma Feministak deitutako elkarretaratzean

Anboto 2017ko uzt. 20a, 20:37

Joan zen domekan Durangoko emakume batek jasandako eraso bortitza salatu dute gaur, Plataforma Feministak deitutako elkarretaratzean. Emakumeari bikotekide ohiak egin zion eraso, eta bi bider gainera. 

Udalak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aktibatu zuen, eta emakumearen esku ipini zuten bere baliabide psikologiko, juridiko, ekonomiko eta asistentzialak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!