Akordioa berritu dute udalak eta Dendak Baik

Markel Onaindia 2017ko uzt. 20a, 16:00

Instituzioak 38.000 euro emango dizkio aurten merkatari elkarteari, komertzio txikiaren aldeko ekintzak garatzeko. Hitzarmena berritzeko sinadura ekitaldia egin dute udaletxean Aitziber Irigoras alkateak eta Alex Palacios elkarteko presidenteak.

Aukera Azoka, Durango Fashion Gaua eta Durango Txartelaren kanpainak sustatzeko erabiliko dute dirua, besteak beste. Alkateak esan du "tokiko merkataritza babestea eta laguntzea" dela helburu nagusia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!