2015eko urrian Altsasuko (Nafarroa) jaietan taberna batean izandako liskarrean Guardia Zibil batzuk zauritu ziren; batek orkatila apurtu zuen, eta besteek kolpeak jaso zituzten. Auzia terrorismo lez izendatu eta liskarrean ustez parte hartu zuten gazteen aurka zigor eskaera handiak egin ditu Espainiako fiskaltzak: 50 urteko kartzela zigorra seirentzat, 62koa beste batentzat eta 12koa zortzigarrenarentzat.
Zigor eskaera horrekin "erabateko desadostasuna" agertu du Durangoko Udalak. Gainera, terrorismo izaera kendu, eta auzia Iruñeko epaitegian garatzea eskatu du.