“Aldaketaren udalak” batuko dira Zugaza zineman, zapatuan

Markel Onaindia 2017ko eka. 22a, 12:10

Herriaren Eskubidea eta Durangaldeko Podemos-Ahal Dugu alderdiek sustatuta, “aldaketaren udalak” batuko dira zapatuan Zugaza zineman. Estatuko instituzio eta udaletan dabiltzan zenbait alderdikide gonbidatu dituzte konferentziara, udal legealdia hasi zenetik urte bi pasatu direla-eta balantzea egiteko asmoz.

Besteak beste, Ana Taboada eta Mayte Sanchez etorriko dira, Oviedoko (Asturias) eta Puerto Realeko (Andaluzia) alkateordeak, hurrenez hurren. Gainera, Durangoko –Julian Rios– Galdakaoko, Arrasateko eta Iruñeko zinegotziek ere emango dute iritzia. Neskutz Rodriguez batzarkideak aurkeztuko du 11:00etan hasiko den ekitaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!