EH Bilduren ustez, ordenantzaren berri herritarrek zuzenean jasotzea garrantzitsua da, gero erabili edo aprobetxatu ahal izateko. "Beharrezkoa ikusten dugu herritarrek arau honekin irabaziko dituzten eskubideak zeintzuk izango diren jakitea", azaldu dute oharrean. 2016ko martxoan eraman zuten proposamena udalera, eta gobernuaren atzerapena kritikatu dute. "Hilabete luzetan ez da gaia zegokion batzordean eztabaidatu, EH Bildutik behin eta berriro eskatu arren gaia jorratzeko".
Bestalde, joan zen astean auzo batzarra egin zuen alderdiak Antso Estegiz, Juan Itziar eta San Frantzisko inguruetako hainbat auzokidegaz. Iaz ere egin zuen auzorik auzo, eta bertako hainbat ideia udal aurrekontuan sartu zituzten.