Urtean zehar Maristetako ikasleek egin dituzten bideoak saritu ditu Eusko Jaurlaritzak. Kultura, ondarea eta hezkuntza uztartzea helburu duen ekimenean ondareari buruzko ikerketa eta ikusentzunezkoak egitearren.
Maristetako kideek bat egin dute Iñigo Urkullu lehendakariak sari banaketa egunean esan zituen hitzekin. "Ekimen honek erakusten du posible dela kultura eta ondarearen erakarmena nabarmentzea proiektu erakargarri baten bidez", adierazi zuen Urkulluk.
Horrez gain, Maristak ikastetxekoek beraien esker ona adierazi dute sari banaketa egunean lehendakariak, kultura sailburuak eta hezkuntza sailburuak eskeini zizkieten hitzengatik.