17:00etan hasiko da castinga, Udal Euskaltegiko Berbagunea gelan -Saibigain kalean-. Gizon zein emakumeentzat da deialdia, eta adin guztietako jendeak parte hartu ahal du.
Dendak Bai elkarteak Fashion Gauaren bigarren edizioa egingo du irailaren 29an, herriko merkatarien produktuak herritarren aurrean erakusteko. Desfilean, herritarrak modelo izan ahalko dira, eta eguen honetarako castinga deitu dute.
17:00etan hasiko da castinga, Udal Euskaltegiko Berbagunea gelan -Saibigain kalean-. Gizon zein emakumeentzat da deialdia, eta adin guztietako jendeak parte hartu ahal du.