Besteak beste, B1, B2, C1 eta EGA azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak izango dira uztailaren 3tik 13ra eta irailaren 5etik 28ra bitartean garatuko direnak.
80 orduko iraupena edukiko dute ikastaroek, eta ikasle bakoitzak 94 euro ordaindu beharko ditu. Ikasturtean zehar matrikulatutakoei erdia kostatuko zaie, eta %80ko asistentzia betetzen dutenei ere bai.