Koalizioaren ustez, era horretako azokek kalte egiten diote tokiko merkataritzari. Gabon bueltan hainbat bider egin ziren. Landako Gunea espazio publikoa denez, udalak erantzukizun zati bat baduela diote. Azoka handiak debekatzea ez, baina arautzea gura dute koaliziokoek, eta alokairuan baldintza batzuk ezartzea. Esaterako, kanpainak ez pilatzea eta herriko dendariek parte hartzea ipini dituzte ezaugarri lez.
Neguan izandako azoka kopuru handiaren ostean, arautzeko edo neurtzeko asmoa agertu zuen udalbatzak. Hala ere, Aitziber Irigoras alkateak dio juridikoki zaila dela hori praktikara eramatea. Dendak Bai elkarteko Alex Palaciosen arabera, kanpotik datozen outlet horien "guztiz aurka" daude. Eredu horren aurrean, "denda txiki bat mantentzea ia ezinezkoa" dela diote merkatariek.