Durangoko alkateak gogor kritikatu du gaurko plenoan gertatutakoa. Jeltzaleak azaldu duenez, "durangarrak ordezkatzeko aukeratuak izan ginen . Ezin dugu onartu herritarrekin eta demokraziarekin hartutako konpromisoarenganako mespretxu hau". Gaineratu duenez, "herrian bizitako azken gertaerek eta gaurkoak iraganeko jarrerak ekartzen dizkigute gogora. Beldurrezko eta indarkeriazko iragan bat, aspaldi atzean gelditu behar zena". Irigorasek idatzian dioenez, "ematen du batzuei gure herrian demokraziaren normalizazioan bide luzea gelditzen zaiela".