EAJ eta PPren arteko akordioa kritikatu dute Durangon

Markel Onaindia 2017ko mai. 18a, 10:33

Madrilgo gobernuaren aurrekontua aurrera atera ahal izateko, EAJren babesa edukiko du PPk, eta akordio hori ez da batzuen gustukoa izan.

Atzo, esaterako, horixe kritikatzeko elkarretaratzea egin zuten 50 bat lagunek Ezkurdin, EH Bildu eta Herriaren Eskubidea alderdiek eta Ernai gazte erakundeak deituta.

PPgaz akordioak garatzea “mafia neoliberal eta ustelaren alde egitea da”, protestaren deitzaileen ustez. “Ustelkeriaren alderdia salbatzea” egotzi diete jeltzalei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!