Herria elkarteak hiltegi zaharrean eraikiko duten zentro zibikoa kudeatuko duela iragarri du

Anboto 2017ko mai. 17a, 18:15

Herria auzo elkartea hiltegi zaharreko orubean zentro zibiko bat eraikitzeko proiektua bultzatzen ari da. Egitasmo honen inguruan Durangoko Udalagaz adostasunetara heldu direla iragarri dute prentsa oharrean. 

Udalagaz adostutakoaren arabera, zentro zibikoak 648 metro karratu izango lituzke. Aterpeak, nagusientzako ariketak egiteko gunea, kafetegia, jolaslekua eta ludoteka izango lituzke, besteak beste. Herriako ordezkariek aurreratu dutenez, elkarteak zentro zibikoa kudeatzea da asmoa. Mantenuaren %30-%40 elkarteak bere gain hartu gura du tabernako sarreren bidez. Gainerakoa udalak finantzatuko duela diote elkarteko kideek. Durangoko Udaleko Gobernu Taldeak aurrekontuetan proiektua erredaktatzeko diru atala bideratuko duela azaldu dute ohar bidez. "Herriak proiektu honetan lan handia egin du. Udaleko alderdiekin batzartu eta gero denen babesa jaso du", gaineratu du elkarteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!