"PPgaz itunak sinatzea mafia neoliberal eta ustelaren alde egitea da"

Markel Onaindia 2017ko mai. 16a, 09:45
EH Bildu eta Herriaren Eskubideko zinegotziak, iazko agerraldi batean.

Elkarretaratze bategaz, EAJk PPgaz estatuko aurrekontuak adostu izana kritikatuko dute bihar EH Bilduk, Herriaren Eskubideak eta Ernai gazte erakundeak. Protestarako deialdi bateratua egin dute, 20:00etan Ezkurdin.

PP alderdi barruko ustelkeria kasuek zalaparta eragin dute, eta EAJri "ustelkeria zuritzea" leporatu diote EH Bilduk, Herriaren Eskubideak eta Ernaik. "PPgaz itunak sinatzea, Madril, Gasteiz zein Durangon, mafia neoliberal eta ustelaren alde egitea da. Herritarrok, jendarteak ordainduko dugu", uste dute elkarretaratzearen deitzaileek. Negoziatu beharrean, PP "instituzioetatik bota" egin behar dela diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!