Batzokiko erasoaz adierazpena egin dezala eskatu dio EAJk ezker abertzaleari

Anboto 2017ko mai. 4a, 18:03

Argazkia: Durangoko EAJ

Durangoko eta beste herri batzuetako Batzokietan pintadak egin dituzte bart, alderdi jeltzaleak Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestu izana kritikatzeko. EAJren iritziz, "eraso antidemokratikoa, anonimoa, koldarra eta euskal gizartearen gehiengoaren sentipenaren aurkakoa" izan da.

"Esan norekin zabiltzan, eta nor zaren esango dizut" mezua agertu da paretetan. Horri erantunez, zera dio EAJk: "Sinatzen ez duzunez, badakit nor zaren". Ezker abertzaleari zuzendu zaio Ortuzarren alderdia, eta erasoaz adierazpenen bat egitea eskatu dio.

Bestalde, PPgaz egindako akordioa "Euskadirentzako eta guztion interesentzako ona" dela diote jeltzaleek, eta gehiengo sozialak ere horrela ulertu duela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!