San Antonio Santa Rita ikastetxeak eta udalak harrera egin diete ikasle alemaniarrei

Markel Onaindia 2017ko mai. 3a, 11:14

Alemaniako Luisenschule ikastetxeko ikasle batzuk Durangon dabiltza egunotan, San Antonio Santa Rita ikastetxeagaz elkartrukea landuta.

Durangarrak apirilean egon ziren Alemanian. DBHko 3. mailako ikasleak Luisenschule ikastetxea bertatik bertara ezagutzera joan ziren, eta oraingoan alemaniarrek bueltatu diete bisita. Aitziber Irigoras alkatea ere izan da udaletxeko harreran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!