Gure Esku Dago

Baiezkoaren aldeko kanpaina hasi dute Durangoko hainbat gaztek, maiatzaren 7ko galdeketarako

Markel Onaindia 2017ko api. 24a, 12:36

Maiatzaren 7ko galdeketetan parte hartzeaz gainera, baietz bozkatzeko deia egin du gazte talde batek, Gazteok bai lemapean. Zapatuan bazkaria egingo dute Andra Marian, proposamen hori sustatzeko.

13:00etan elkartuko dira gazteak Andra Marian, lehenik eta behin trikipoteoa egiteko. Ostean bazkalduko dute, eta kamisetak banatuko dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, maiatzaren 7an kamiseta horregaz bozkatzera joatera animatuko dituzte gazteak, eta une hori argazkian jasota, sare sozialetan zabaltzea ere bai. Bazkarirako txartelak -kamiseta barne- Intxaurren, Kale Kantoin eta Mesoi Berrian daude salgai 10 eurotan. Bihar, martitzena, da azken eguna erosteko.

Gure Esku Dagok deitutako galdeketan baietz bozkatuko dutela diote dinamikako kideek. "Euskal Estatua nahi eta behar dugulako, independentzia posible delako". Euren esanetan, hainbat dira hori ulertzeko arrazoiak. "Etxebizitza eskubidea praktikan jartzeko, euskararen zapalkuntza egoera gainditzeko, gure selekzioak ofizialak izan daitezen...". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!