12:30erako egin dute deialdia, Andra Marian. 2015ean minbizia topatu zioten Fraileri, eta ebakuntza egin eta gero, momentuz egonkor dagoela diote senideek. Baina gaitza berragertzeko kezka dute. Frailek berak Euskal Herrira hurreratzeko eskaera egin du Auzitegi Konstituzionalean, baina ukatu egin diote.
Etxeratek preso gaixoen zerrendan kokatua du Fraile. Egunotan jakin denez, Oier Gomez preso gasteiztarrari sei hileko bizi itxaropena eman diote, eta maiatzaren 6an Sarek antolatutako manifestazioa egingo da Arabako hiriburuan, bere askatasuna exijitzeko.