Fran Garateren auzia

Garateren dimisioa eskatzeko sinadura bilketarekin jarraitzen dute feministek

Maialen Zuazubiskar 2017ko api. 20a, 10:54

Andra Marin egingo dute sinadura bilketa, 20:00etan.

Hile hasieratik Durangoko Plataforma Feminista sinadurak biltzen dabil Fran Garateren dimisioa eskatzeko. Plataforma Feministako kideek, astero egiten duten kontzentrazioa baliatuko dute sinadura bilketarekin jarraitzeko. Gaur, 20:00etan, sinadurak batzen jarraituko dutela Andra Marin jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!