"Izua sortzeko esperimentu nazkagarria izan zen"

Markel Onaindia 2017ko mar. 31a, 13:15

1937ko martxoaren 31ko bonbardaketatik 80 urtera, hilerrian batu dira hainbat ordezkari eta herritar, eraso hartako eta Gerra Zibileko hildakoak gogoratzeko.

"Izua sortzeko esperimentu nazkagarria izan zen", adierazi du Aitziber Irigoras alkateak ekitaldian. "Durangon ez zen udaberririk loratu". Horrez gainera, egia ezkutatu zela kritikatu du: "Bonbek ekarritako infernuak iraun egin zuen garaileek ezarritako gezur ofizialagaz". Egia gura du udalak. "Zehaztasunez jakin nahi dugu zer gertatu zen, nork agindu zuen, nork egikaritu zuen. Justizia eskatzen dugu", esan du alkateak.

Iurretako abesbatzak, Amaia Arregi bertsolariak, eta txistulari zein dantzariek ekarpen kulturala egin dute. Jesuitak ikastetxeko ikasleek, bestalde, poema bat eta adierazpen bat irakurri dute. Ekitaldian agintari ugarik parte hartu dute; EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak ez dute parte hartu. Politikari eta elkarte batzuek ekitaldiaren kutsu erlijiosoa salatu izan dute sarri. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!