Aingeru Vidigal eta Fran Luque ikasle oihek lan munduko erronken berri eman dute Maristetan

Markel Onaindia 2017ko mar. 27a, 16:04

Lanbide Heziketako 20 ikastetxek Abantean izeneko jardunaldia garatu dute gaur Durangoko Maristak ikastetxean.

Lan munduko erronken aurrean jarrera positiboa zelan garatu aztertu dute jardunaldian. "Gerturatzen ari diren erronka berriei aurre egiteko jarrera eraikitzailea eta konprometitua izango duten ikasleak eta irakasleak" izatea gura dute. Gaur, besteak beste, Aingeru Vidigal helikoptero pilotuak eta Fran Luque Euskadi Irratiko kontrol eta soinu teknikariak eman dute euren esperientziaren berri, biak ere Maristak ikastetxeko ikasleak izandakoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!