Lan munduko erronken aurrean jarrera positiboa zelan garatu aztertu dute jardunaldian. "Gerturatzen ari diren erronka berriei aurre egiteko jarrera eraikitzailea eta konprometitua izango duten ikasleak eta irakasleak" izatea gura dute. Gaur, besteak beste, Aingeru Vidigal helikoptero pilotuak eta Fran Luque Euskadi Irratiko kontrol eta soinu teknikariak eman dute euren esperientziaren berri, biak ere Maristak ikastetxeko ikasleak izandakoak.