Durangoko nagusiei gidatzeko aholkuak emango dizkiete

Markel Onaindia 2017ko mar. 21a, 13:19
Rosa Trinidad, Stop Accidentes elkarteko ordezkaria.

Udalak eta Stop Accidentes elkarteak mugikortasun seguruagaz lotutako kanpaina bat garatuko dute nagusiei zuzenduta. 

"Pertsona nagusiak euren gaitasun eta trebetasunez jabetu daitezen gura dugu, eta kalean oinez edo gidatzerakoan bizi ditzaketen arriskuak saihesten ikas dezaten ere bai", esan dute prentsa oharrean. 

Eguenean izango da lehen berbaldia, 18:00etan, Adinekoen Udal Egoitzan. Oinezkoen papera kontuan hartuko dute. Hilaren 30ean gidatzeko aholkuak eskainiko dituzte, 18:00etan Pinondo Etxean. Apirilaren 6an, ostera, autoetan umeak seguru joateko neurrien inguruan mintzatuko dira; 18:00etan hasiko da, Landakoko anbulategian. Bestalde, apirilaren 5ean Bilbora irteera egingo dute, Bizkaibusen inguruko erakusketa bat ikusteko. 15:30ean irtengo dira Madalenatik, eta izena eman behar da aurrez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!