Euskal Herrian zehar solasaldi zikloa antolatu du LAB sindikatuak. Ziklo horretako saio bat, bihar, martxoaren 16an egingo dute Durangoko Plateruena antzokian. Bertan, LAB sindikatuko Garbiñe Aranburuk eta Xabier Ugartemendiak Ekintza Sindikal berrituari buruz ariko dira. Arratsaldeko 18:00etan hasiko den solasaldian sidikalgintzaren garaia izango dute berbagai.