Bertso Korrika Plateruenean

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 9a, 12:00

Korrika Kulturalak sustatutako Bertso Korrika gaur iritsiko da Durangora. Martitzenean Iruñean hasitako bertso saioen segidari Plateruenean emango diote jarraipena.

Gaur, 19:30ean, Erika Lagomaren gidaritzapean, Oihana Bartrak, Nerea Ibarzabalek, Igor Galarzak eta Eneko Abasolok saioa eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!