Pou anaien abenturen berri, Plateruenean

Joseba Derteano 2017ko mar. 9a, 12:40

Mendizaleen topagune bihurtu den Mendiak Hurbilduz ekimenak bosgarren aldia egingo du bihar. Plateruenera etorriko diren aurtengo gonbidatuetako bi Pou anaiak izango dira.

Eskalatzaile, alpinista eta abenturazale gasteiztarrek beren ibilbideko hainbat lorpen jasotzen dituen Del Ártico a la Antártida izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko dute eta, horren ondoren, bertaratzen direnen galderei erantzungo diete.

Beste protagonista batzuk ere izango ditu topaketak. Carlos Garcia da horietako bat. 78 urteko durangarra aitzindarietako bat da euskal eskaladan. Gazte-gaztetan hasi zen pareta bertikalak igotzen. Kike de Pablo mendigoizaleak Garciari egindako elkarrizketaren ikus-entzunezkoa eskaniko dute Plateruenean, eta Garcia bera ere hantxe egongo da, ikusleen galderei erantzuteko.

Sari banaketa
Hitzaldi bi horien artean, Mendia Hurbilduz film laburren lehiaketako sari banaketa egingo dute. Aurten zortzi lan aurkeztu dituzte, antolatzaileen esanetan. Irabazleen lanak zuzenean ikusi ahalko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!