Asepeyo Mutuak Durangoko laguntza zentroko azpiegitura eraberrituak aurkeztu ditu

Anboto 2017ko mar. 9a, 11:00

Erabiltzaileei “ahalik kalitate altueneko” zerbitzua eskaintzeko hainbat lan burutu dituzte 136.000 euroko inbertsioagaz.

Ate irekien jardunaldi baten bidez, Asepeyo Mutuak Durangoko bere azpiegitura eraberrituak aurkeztu ditu asteon. Ekitaldiak Durangaldeko Enpresen Elkarteko ordezkariak eta Aitziber Irigoras Durangoko alkatea batu ditu, besteak beste.  315 metro karratutan askotariko lan eta aldaketak burutu dituzte, irisgarritasunaren eta ergonomiaren ingurukoak, esaterako. “Ahalik kalitate altueneko” zerbitzua eskaintzea gura dute, Asepeyoko ordezkarien esanetan.

App berria enpresentzat

Enpresei bideratuta sortu duten mugikorretarako App berria ere aurkeztu du Asepeyok. Enpresei esklusiboki zuzendutako sektoreko lehenengo erraminta da. Mutualistarentzako garrantzitsua den informazio guztia kontrol-panel bakarrean eskaintzen du. Horrez gainera, Interfaze “erraz eta intuitibo” baten bidez askotariko gestioak berehala egiteko aukera ematen du, azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!