Bidaia izango dute ardatz gaurko solasaldi dialogikoan

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 9a, 10:40

Argazkia: Hitzez eta ahotsez

Bidaia gai bezala hartuta, Hitzez eta Ahotsez literatura ekimeneko lehen solasaldi dialogikoa ospatuko dute gaur. Solasaldia, 19:00etan hasiko da Durangoko Bibliotekan.

Ekimeneko antolatzaileek ondorengo irakurgaiak irakurtzea gomendatu dute: Patxi Zubizarretaren Asia, Juanra Madariagaren Katmandu eta Nepalgo Hiriburua, Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino,Erroma,   Kirmen Uriberen Bidaia kaiera, Bhutan, Ekhine Eizagirreren Astindu hegoak eta Annie Vivantiren Utz nazazu joaten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!