Autobusa jarri dute Euskaraz bizi egunerako

Maialen Zuazubiskar 2017ko martxoaren 7a

Otxandion ospatu zen Euskaraz bizi eguna.

Martxoaren 18an Arrasaten ospatuko duten zortzigarren Euskaraz bizi egunera joateko autobusa jarriko dute Durangon.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, autobusa 11:00etan irtengo da Madalenako autobus geltokitik, eta Durangora buelta goizaldean egingo dute, 02:30 aldera. Autobuserako eta herri bazkarirako izen-ematea Plateruenean eta Intxaurren egin ahalko da, martxoaren 16a baino lehen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!