Yolanda Arrieta idazleak aurkeztutako eta Idoia Bediaga abeslari abadiñarrak girotutako ekitaldian hainbat emakume batu dira, jai giroan. Yolanda Arrietak Andragunea emakumeak sortu, hausnartu eta eraldatzeko gunea dela adierazi du. "Sasoiak bizkor datoz, baina, ohiturak eta egiturak ez hainbeste" gaineratu du Arrietak.
Horrez gain, andragunea "minetik babesteko, asmoak berotzeko, banakoa partekatzeko eta hazten jarraitzeko" etxea dela adierazi du Arrietak.