Jesuitak ikastetxekoak, Europako gazteen topaketaren antolatzaile

Markel Onaindia 2017ko otsailaren 28a

Zapatuan eta domekan European Youth Parliament erakundeak urteroko topaketa ospatuko du, kasu honetan Bilbon. Durangoko Jesuitak ikastetxeko hiru ikasle antolatzaile lanetan ibiliko dira; Nerea Zubizarreta, Izaro Díaz eta Candela Zabala hain zuzen.

Batxilergoko 2. mailako ikasleak dira hirurak, eta iaz Malorcan burututako topaketan izandako "parte-hartze onaren ondorioz" hautatu dituzte antolatzaile zereginerako. Gainera, Zabalaren kasua berezia da, Head Organiser edota antolatzaile-buru izango delako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!