Fray Juan de Zumarraga kalean gas ihesaren abisua jaso eta suhiltzaileak bertaratu dira

Joseba Derteano 2017ko ots. 21a, 20:30
Su-hiltzaileak gas ihesa izan den tokian.

Probak egin, gas kontadore bateko pasoa itxi eta teknikariari abisatu diote.

Fray Juan de Zumarraga kaleko 3. atalondoan gas ihesa zegoenaren abisua jaso dute suhiltzaileek gaur 19:45 inguruan. Bi kamioi bertaratu dira. Bloke horretako bizilagun batzuek gas azpiegitura berria dute eta goizean gas konpainiakoek kontadorea jarri dute atalondoan. Gas ihesa handik zetorren. Suhiltzaileek probak egin dituzte segurtatzeko. Ondoren, kontadoreko pasoa itxi dute eta teknikariari deitu diote. Egoera kontrolpean dutela eta ez dagoela bizilagunentzako arriskurik azaldu dute suhiltzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!