Durangoko Herria auzo elkarteak, urtero lez, Txitxiburduntzi Eguna ospatuko du gaur. Hitzordua Herriaren lokalaren aurrean jarri dute, Askatasun Etorbidean, 18:00etan. Hiru erretegi jarriko dituztela aurreratu dute antolatzaileek. Gaineratu dutenez, ardoa eta ogia banatuko dute. Batzen duten dirua helburu solidarioren bat duen proiektu batera bideratuko dute.