'Cabiezes auzia' dela eta, ekintza burutu du Durangoko Ernaik

Anboto 2017ko ots. 14a, 18:05

Kutxabankeko bulegoetan pegatinak ipini dituzte gazteek, finantza erakundeko auzia salatzeko.

Ernai gazte erakundeak salatu du Cabiecesi 240.000 eurotik gora eman zizkiotela "justifikatu ezineko lanen truke". Mario Fernandez orduko Kutxabankeko presidentea eta Cabieces bera epaitzen ari dira gaur hasi den auzian. PSOEren agintaldian gobernu ordezkari izan zen Cabieces, eta Ernairen ustez, berari emandako diruaren auzia EAJ, PSOE eta PPk "isilpean egin dituzten mila trikimailuen erakusle baino ez da".

Burujabetzaren aldeko mezua zabaldu du Ernaik. "Langile eta herritarrok bagara aberastasuna produzitzen dugunak, erabaki dezagun guk nola erabili aberastasun hori".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!