40 Minutu Rock jaialdirako sarrerak, azken txanpan

Markel Onaindia 2017ko ots. 14a, 15:42

Oraindik badaude jaialdirako sarrerak Durangoko Plateruena eta Intxaurren, eta Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñan ere bai. Barikura arte egongo dira puntu horietan, eta sobera geratuz gero, egunean bertan Landakon salduko dituzte.

 

Zapatuan presoekiko elkartasunez kontzertua burutuko da Landako Gunean. Huntza, Willis Drummond, Bultz, Anestesia, Arkada Social, Enkore, Kop, Las Tea Party, Ze Esatek!, Kaos Urbano, Skakeitan eta Kaotiko taldeek joko dute, goizeko 10:45etik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!