Errefuxiatuen krisiari lotuta, Ekialde Hurbileko egoera hartuko du hizpide Gabirel Ezkurdia nazioarteko politikaren analistak. 19:00etan hasiko da hitzaldia, Plateruena kafe antzokian. “Krisi honen arrazoiak argitu gura ditugu, komunikabide nagusien bitartez helarazten zaizkigun egiak zalantzan jarriz, errealitatera hurbildu nahian”, adierazi dute plataformakoek oharrean.
Hilero berbaldi bat eskaintzea da euren asmoa, eta hileko lehenengo zapatuetako elkarretaratzeekin jarraituko dute.