Produktu ekologiko eta naturalen topagune izan da Berdeago azoka, asteburuan

Anboto 2017ko ots. 12a, 21:00

Asteburuan elikagai eta produktu ekologiko eta naturalez betetako standez gainera, berbaldiak, zine emanaldiak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte Landako Gunean. Izan ere, Berdeago azokaren bigarren asteburuan produktu ekologiko eta naturalei lekua egin diete, lehenengoz.

Joan zen asteburuan energia hartu zuten ardatz. Antolatzaileen esanetan, joan zen asteburuan 8.700 bisitari gerturatu ziren Berdeago Energy azokara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!