Korrikako arropa berria erakutsi dute desfile koloretsu bategaz

Markel Onaindia 2017ko ots. 9a, 20:20

Martxoaren 30ean Otxandion hasiko den 20. Korrikarako arropa prest dago. Plateruenean egin dute desfilea, hainbat herritar modelo lanetan ibilita. Giro alaiean jardun dute pasarelan hara eta hona.

Korrika hasteko hilabete eta erdi falta da soilik. Euskararen aldeko lasterketaren usaina hurreratzen dabil, eta AEK-k salgai ipini du materiala. Kamisetak, jertseak... kolore eta estilo ugaritako arropak daude aukeran. Korrika.eus webgunean eskuratu daitezke, eta Durangoko euskaltegian ere bai.

Durangotik apirilaren 7an pasako da Korrika, eta antolatzaileek aurreratu dute badabiltzala ekintzak prestatzen. Esaterako, Korrika pasa ostean afari herrikoia egingo da Plateruenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!