Lapurrari aurre egin, eta Ertzaintzak atxilotzea erraztu du herritar batek

Markel Onaindia 2017ko ots. 6a, 09:23

Atzo gauez kutxa automatikoan dirua sartzera zihoan herritar bat Ezkurdin, eta lapur bat agertu zitzaion ezustean. Aurre egin zion, eta bertan erretenitzea lortu zuen, ertzainak agertu arte.

Ustezko lapurrak eraso egin zion, eta ondorioz, biktimak lesio bat jasan zuen aurpegian. Hala ere, ondo dago, Ertzaintzaren arabera. Ustezko lapurrak atxilotuta jarraitzen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!