Ordubete barru itxiko ditu ateak Berdeago azokaren lehengo asteburuak

Itsaso Esteban 2017ko ots. 5a, 19:00

Energia izan da ingurumen jasangarritasunaren inguruko Berdeago azokaren lehenengo asteburu honetako ardatza. Energia berriztagarrien arloan diharduten 50 enpresatik gora batu dira, barikutik, Landakon. Tesla autoarena izan da bisitarien artean ikusmin handiena sortu duen standa. Asteburu osoan zehar, hainbat tailer eta hitzalditan parte hartzeko aukera ere izan dute azokaren bisitariek.

Aurten bi asteburuz luzatuko da Berdeago azoka. Datorren asteburuan, otsailaren 10etik 12ra, Berdeago Nature hartuko du Durangoko Landakoguneak. Kontsumo ekologikoaren eta naturalaren arloan dauden alternatibak izango dira protagonista. Elikadura ez ezik, higiene naturala, moda jasangarria edota terapia naturalak ere erakutsiko dituzten 50 bat enpresa etorriko dira Landakora, datorren asteburuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!