Emakumenganako indarkeriaren aurka, flasmob bat antolatu dute

Markel Onaindia 2017ko ots. 1a, 12:49

Mundu mailan burutzen den V-Day izeneko ekimenagaz bat eginda, emakumeenganako indarkeriaren aurkako flashmob bat antolatu du Andereak elkarteak.

Otsailaren 12an izango da dantza saioa, 12:00etan, Ezkurdin. Emakumeenganako indarkeriaren aurka, zatoz dantzatzera lemapean burutuko dute flashmoba. Idoia Bediaga abadiñarrak egin du dantzarako erabiliko den abestiaren euskarazko bertsioa, eta koreografia Inalvis Etxebarriak. Tamara Lleidak, bestalde, eskoletan landu du dantza hori, entsegu lez.

Gaur egin dute flashmobaren aurkezpena Andereak elkarteko kideek eta ekintzan parte hartuko dutenek. Udaleko ordezkarien babesa ere eduki dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!