Bakioko Txakolingunera irteera antolatu dute adinekoentzako

Anboto 2017ko urt. 27a, 13:36

Durangoko Udalaren Adinekoen Sailak irteera kulturala prestatu du otsailaren 8rako. Txakolinaren ezaugarriak, historia eta garapena, zein ekoizpen prozesuaren gorabeherak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek. 

Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea Adinekoen Udal Egoitzan, 944657451 telefono zenbakira deituz edo adintek@durango-udala.net helbidera idatziz. Autobusak 2 euroko kostua izango du eta Landakoko Botafumeiro aurreko geltokitik irtengo da 16:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!